miércoles, 20 de febrero de 2013

Atzo goizean hauteskunde mahaia osatu zen eta dagoeneko zentsoak ditugu. Hori dela eta, hurrengo faseak zeintzuk diren gogoarazten dizuegu:

  • Bihar zentsoko datuak zuzenak direla egiaztatzeko azkenengo eguna izango da. Horrela ez izatekotan, hauetskunde mahaiari esan behar zaio.
  • Martxoaren 12.ean hautagaitzak ofizialak izango dira, eta hortik aurrera hauteskunde mahaiarari posta bidezko boska egitea eskatzeko aukera zabaltzen zaigu. Puntu honi buruzko prozedura egitear gaude, blogean eta gure tabloietan ikusgai jarriko duguna.
  • 13 eta 15.en artean kanpainarako tartea izango da
  • 26.enean goiseko 11k eta arratsaldeko 4k artean bozkak izango dira.
Hau faseak inguruan. Gure hautagaitzaren izaerari eta babesei erreparatuz, benetan hautatuak izateko aukeran daudenenetaz aparte beste pertsona askoren babes argia duenean askoz erakargarriagoa izaten da, eta hori dela eta gertuko zareten guztioi babeseko sinadura emateko eskatzen dizuegu, ordezkariak izango ez zaretela kontutan izanda.




Ondo izan!


No hay comentarios:

Publicar un comentario