miércoles, 27 de marzo de 2013

HAUTESKUNDE OSTEKO KOMUNIKATUA

Atzo Bizkaiko Komiterako hauteskundeak ospatu ostean, gure CCOO-ko lankideei zorionak eman behar diegu. Bozketak zenbatu ostean, haiek 206 bozka izan dituzte, eta ELAkideok 172, eta hortaz komitean CCOOko 9 kide egongo dira eta ELAko 8.


Datuak eta zorionak eman ostean, lehenik eta behin guregan konfidantza erakutsi diguzuen guztiontzat gure eskerrik onena. Lehen 112 bozkaren aldea zena gaur 34 bozkarena dugu zuei esker. Zuekin eta langilee guztiokin hartutako konpromesuak guztiz indarrean daude eta denboraren poderioz agerian geldituko da. Langileoi egindako inkestetan jasotako lehentasunak eta ardurak erabat babestuko ditugula agerian geldituko den moduan.

Bigarrenik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lankideok kontutan izanda, Euskaltelen dagoen Langileen Ordezkaritza Legala berdinduta dagoela adieraztea, eta egoera horretan akordioak lortu beharrean ikusiko garela. Hortarako prest gaude, aurretik egon garen bezala. Beti izan dugu langileen interesa lehentasun, eta horren alde egin dugu gure irizpedeen arabera. Horretan jarraituko dugu; langileontzat hoberena dena defendatzen eta hortarako indarrak batu nahian.

Agur bero bat,

ELAko atal sindikala

No hay comentarios:

Publicar un comentario