Beste urte bat martxan da
Balantzeak eta aurreikuspenak egiteko, egindakoak zenbatzeko eta asmoei begiratzeko garaia da. Euskalteli dagokionez, % 4 igo gara, eta Euskaltelen ordezkari gorenek prentsari eta lehiakideei iragarritako lerrotik jarraitzea aurreikusten dugu, hau da, ez dugu aurreikusten batere uzkurtzea; hazi eta hazi jarraituko dugu beste urtebetez. Hori ez dator bat, ordea, enpresa barruan langileei zabaltzen ari zaien mezuarekin. Beraz, bakarren bat ez da egia esaten ari.
Euskalteleko langileok, gure enpresaren ibilbidea ezagutzeaz gain, gure bazkideen hitzarmenak ditugu erreferentziatzat alderaketak egiteko, eta ez gaude prest inork indarrez ezarritako ezer legitimatzeko. Euskalteleko langile-ordezkari guztiok bat gatoz, sail guztietakoak, lanpostu guztietakoak.
Zuzendaritzarekin mahaian eseri gara, hark nahi izan duen guztietan, egunez egun, haiek erabakitako orduetan. Egun batetik besterako hitzorduak jarri dizkigute, beste lanik izango ez bagenu bezala, atal batean zein bestean, eta gure eskaerak jaitsiz joan gara, ia-ia Zuzendaritzaren mailaren hurrengoan gelditu arte, baina haraino ere ez dira igo. (Giza baliabideetako zuzendaritzat hala eskatuta, esaldi hau ezabatu dugu), manipulatu eta gezurrak esaten dituzte, gu banatzen saiatzen dira, eta zenbait ordezkariren zintzotasuna zalantzan jartzen dute. Hobe lukete gizalege gehixeagoz jardutea, baina jantziaren duin ez da beti gizona.
Espero dezagun protestek (leunak) eta zuzendaritzakoen amarruen eragin eskasak iritziz aldaraztea, eta, behingoz, eseri eta negoziatzea. Izan ere, orain arte, hau zen haien proposamena: lanaldi hipotekatua, ala ezer ez. Ahalik eta pausorik positiboenak ematen jarraituko dugu egoera desatsegin hau desblokeatu eta, enpresarekin batera, aurrera egiteko bidezko hitzarmena eskuratzearren.
Besterik ez. Enpresarekin batera egin nahi dugu aurrera, hark behintzat egiten du eta.
Hala ere, negoziatzeko estrategia aldatu behar badugu, zalantzarik gabe egingo dugu, ardura hori hartu dugulako, gure borondatez: langile bakoitzak Euskaltelen duen garrantzia errespetatu eta aintzat harrarazteko ardura, hain zuzen.
Ikusiko zenutenez, CCOOrekin lanean jarraitzen dugu, langileek hala eskatu zigutelako. Hala ere, nork bere lana egiten du, eta nork bere iritzia du. Blogaren bidez, edo aurrez aurre, ematen dizuegu gure iritziaren berri, hala eskatzen diguzuenean. Izan ere, nahiz eta gaur egungo egoerarekin erraza zaigun guztioi (ELAri eta CCOOri) Zuzendaritzaren jarrera ez onartzea, gure plataforma oso modu desberdinean arrazoitua eta egituratua da, ez dugulako ikuspegi bera aurrera egiteko aukeratu beharreko bideari buruz. Baina, gure identitatea galtzen ez dugun modu berean, ez gaude edozer onartzeko prest “gu” izateko, eta ez dugu sinatuko, inola ere, hitzarmenik gutxiengoa izanik, Zuzendaritzak hala eskatu arren. Langileek CCOOri eman zioten gehiengoa, eta, guk, beharrezkoa bada, presioa egingo dugu, baina inoiz ez dugu hartuko gure gain langileek eman ez diguten ordezkaritzarik.
Saileko lankide guztiok zuen esku gaituzue, behar duzuenerako. Gauza bakarra eskatzen dizuegu: zuen iritziak helarazteko, nahi duzuen bidetik, zer pentsatzen duzuen jakin dezagun.
Animo! Beharko duzue eta, zuen urteko soldaten adinako ordainsari aldakorrak dituzten horien errietak jasateko.
Imprimatu
No hay comentarios:
Publicar un comentario